XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAI'KO KOPLA ZAARRAK

Leen aipatutako Bizkai'ko kopla zaarrak emen doaz, guztira amaika bildu dodaz, baiña geiago bere ba dira.

Euren berezitasunetariko bat zera da: Kopla batzuk iru errima daukiez eta beste batzuk, ostera, bi besterik ez.

Iru errimakoak gozoago emoten dabe belarrira.

Bertsoak edo kopla zaarrak ez dira egundo be irakurten, abestu baizik.

Abestu nai ba'dozuez, doiñua Egun da Santi Mamiña erabil dezakezue.

Beste barik emen doatzue kopla-sorta.

1

Bedeinkatua izan dedila
etxe ontako jentea
pobre ta umil dabiltzenentzat
badauke borondatea

Bis

2

Santa martiri maitea
dago errukiz betea
berak alkantza daigula danoi
osasuna ta bakea

3

Zeru altuan izarra
errekondoan leizarra
etxe ontako nagusi jaunak
urregorrizko bizarra

4

Urregorrizko bizarra eta
diamantezko espalda
erreal txikiz egingo leuke
eleizaraino kaltzada

5

Errekondoan urtetan dabe
udebarrian pitxiak
arexek baino politagoak
Maritxu zure begiak

6

Sentitzen zaitut sentitzen
jagiten zelan zabiltzen
zure ointxuen txiplitinotsak
sala barria astintzen

7

Etxean bada Patxiko
ez det oraindik etsiko
ez ote zaigu tardatu gabe
limosnarekin jetsiko

8

Orrelakorik ez da egiten
santaeskeko langintzan
karien kara jarri bazina
enamoratuko nintzan

9

Amaseikoa zillarra zala
larogei peseta ditu,
guri pare bat emonagaitik
irurogeitaz gelditu.

Bis

10

Esku bation argia
bestean lukainka paria,
arei bieri gitxi eretxita
altzoan dozena arrautzia.

Bis

11

Solomogarri luzie
aren koipien dultzie,
zatirik kentzen ibili barik
ekarri egizu guztie.

Bis

Legarreta'tar Asier